JAGONET galde-erantzunak

Aldaketak ortografian: -il-/-ill- eta h

Galdera:

Zergatik erabaki da hainbat aldaketa ortografian? Esaterako, -il-/-ill-, kontsonante ondoko h letra eta abar.

Erantzuna:

Salbuespenak dira horiek, bide-aldaketarik markatzen ez dutenak. Lehen kasuan, -il-/-ill- proposatzen da nazioarteko forma denean, eta, beraz, Iparraldean ere palatala ahoskatzen dutenean: artilleria, gillotina... Bigarren kasuan, hitz gutxi batzuk onartuko dira: Iparraldeko hitzak, h letrarik gabe erabat ulergaitz gertatzen direnak (ala/alha); izan ere, kontsonante ondoko h letra onartzen ez bada, Iparraldekoek ez baitute hitz horiek erabiltzeko aukerarik izango.

Data: 1996 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper