JAGONET galde-erantzunak

nornahi, nonahi, non-nahi

Galdera:

Euskaltzaindiaren 10. arauak dioenez, bi dira "edozein-ek" esateko modu zuzenak: hain zuzen ere, nornahi ("k" gabe) eta nork-nahi. Nahasgarria da lehendabiziko adibidea. Gaizki emana ote dago araua?

Erantzuna:

Presaka-edo irakurriko zenuen araua, ez baitu inon esaten nornahi behar duela ergatiboan. Hauxe da 10. arauak dioena:

"Lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada (hau da non, nondik edo zenbat bezalakoetan), hitz batean (nonahi, zenbanahi, nondinahi, nonahitik), edo marratxo baten bidez bereziak (non-nahi, zenbat-nahi, nondik-nahi, non-nahitik) idatz daitezke."

Data: 1996 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper