Euskaltzaindiaren 10. arauak dioenez, bi dira edozein izenordaina esateko modu zuzenak: hain zuzen ere, nornahi (tarteko -k- gabe) eta nork-nahi. Nahasgarria da lehendabiziko adibidea. Gaizki emana ote dago araua?
Arauak ez du inon esaten nornahi behar duela ergatiboan. Hau dio 10. arauak: "Lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada (hau da non, nondik edo zenbat bezalakoetan), hitz batean (nonahi, zenbanahi, nondinahi, nonahitik), edo marratxo baten bidez bereziak (non-nahi, zenbat-nahi, nondik-nahi, non-nahitik) idatz daitezke". Nor ez da kasu horietan sartzen. Horrenbestez, euskara batuan, nornahik da aukera bakarra.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.