JAGONET galde-erantzunak

aurki

Galdera:

Gaueko hamarrak ziren, umeak goseak akabatzen zeuden; baina aurki etorri ziren gurasoak (oker).
Goizeko hamarrak dira, umeak goseak akabatzen daude; baina aurki etorriko dira gurasoak (zuzen)
Gure ustez, aurki hitzak, beti ere, geroaldian mintzatzeko balio du, eta ez lehenaldian.

Erantzuna:

Orotariko Euskal Hiztegia hartuta, iraganaldiko aditz formekin ere ageri da aurki:, nahiz adibide gehienak bestelakoak izan:

Aurki azaldu ziren etxe-ateetan beste ikuszale gehiago ere (T. Agirre)

Aurki ipintzen zion amari aurrean beste kalabaza batean esnea (Arrue)

Jainkoaren epai ikaragarria! Aurki bere madarikazioak harrapatu zuen (Arana)

Bi mila duro nik eman arren / ukatu zituen aurki (Pello Errota)

Data: 1999 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper