Gaueko hamarrak ziren, umeak goseak akabatzen zeuden; baina aurki etorri ziren gurasoak (oker).
Goizeko hamarrak dira, umeak goseak akabatzen daude; baina aurki etorriko dira gurasoak (zuzen)
Gure ustez, aurki hitzak, betiere, geroaldian mintzatzeko balio du, eta ez lehenaldian.
Orotariko Euskal Hiztegian, iraganaldiko aditz-formekin ere ageri da [OEH:aurki], nahiz adibide gehienak bestelakoak izan: Aurki azaldu ziren etxe-ateetan beste ikuszale gehiago ere (T. Agirre). Aurki ipintzen zion amari aurrean beste kalabaza batean esnea (Arrue).
Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:aurki], berriz, ez dago iraganaldiko aditz-forma duen adibiderik (bai, ordea, -tzen burutugabea): Aurki etorriko da. Aurki bukatuko dute. Aurki dira jaiak. Peru aurki nazkatzen da, ordea, lanaz eta diruaz.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.