Etorri behar izan zer da: naiz ala dut?
113. arauak dio behar izan horrek du saileko aditz laguntzailea hartuko duela, salbu bertan aipatzen diren kasuetan. Beraz, etorri/joan behar dut da batasunerako forma egokia.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.