Euskaltzaindiak, 13. arauan, hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du. Baina silabaka zatitzean, egokia litzateke lerro-amaieran bokal-multzorik ez haustea. Adibidez, ez du-ela, gau-ean; baizik due-la, gauean.
Beraz, lerro-hasierako hitz hautsia beti kontsonantez hastea egokiagoa litzateke (h letradunak barne: be/rre/hun, le/hia), bai begietarako, bai irakurtzeko, lerroaren bukaeran beti egin ohi den pausatxoa bideratzeko.
Bestalde, nola jokatu hitz elkartuko osagai bat lerro-amaieran gertatzen denean eta bestea hurrengo lerroaren hasieran? Errepikatu egin behar al da marratxoa?
Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri aztertu zuenean, Euskaltzaindiak ez zuen ikusi arautu zuena baino gehiago arautu beharrik. Hala ere, azken urteotako konbentzioz, badira errotuz joan diren zenbait ohitura. Ikus "lerro-bukaerak nola eten" (EBE).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: ortografia > marratxoa
Unitate-mota: karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.