Konposatu kimikoen nomenklaturan, marratxoa erabili beharra al dago?
Eguzki-lore motako hitz-elkarteak (25. araua) dira konposatu kimikoak, eta, berez, marratxoz nahiz bereiz idatz daitezke. Euskaltzaindiak ez du erabakirik hartu nomenklatura kimikoaren idazkerari buruz, baina halakoetan ohikoa da marratxoa ez erabiltzea; adibidez, kobre sulfatoa, karbono dioxidoa, fosforo pentakloruroa, aluminio fosforoa, zilar oxidoa… Hala jokatzeko gomendatzen du Hezkuntza Sailak ikasmaterialetarako duen EIMAren estilo-liburuko Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak (EIMA), 103. or. liburukian. Konposatu kimikoak ez izan arren, atomo eta molekula hitzekin ere ez da marratxorik erabiltzen: kobre atomoa.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.