Hitz konposatuetan zilegi al da letra larriak bietan erabiltzea? Esate baterako: Neba-arrebak etorri dira? Espainiako Errege-Erreginak etorri dira?
Letra larriak bietan erabiltzeko, bi osagaiek izan behar dute izen bereziak. Honelakoetan ageri da hori: Lasarte-Oria, Maule-Lextarre… Euskal literaturan badira Axular-Etxepareak edo Bizkai-Gipuzkoetan bezalako adibideak ere.
Galderan aipatzen diren kasuetan, izen arruntak izaki, neba-arrebak etorri dira (puntu baten ondoren edo testu baten lehen esaldia denean, honela: Neba-arrebak etorri dira) eta Espainiako errege-erreginak etorri dira moldeak dira idaztekoak. Ikus horiek hiztegian: [EH].
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > maiuskulak/minuskulak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.