Zuzena al da ze ordu, ze polita, ze ona... idaztea? Ala zer ordu, zer polita, zer ona... idatzi behar da?
Erregistro formaleko estandarrean, zer da idazkera zuzen-egokia; ze, berriz, lagunarteko erregistroan erabil daiteke, marka hori duela jaso baita [EH:ze (2)] hiztegian. Horrenbestez, hau da idazkera egokia: zer ordu, zer polita, zer ona… Modu berean ulertu behar dira ezen eta zeren lokailu/menderagailuak ere.
Euskara jasorako hobespenak bai idatzirako, bai ahozkorako balio du.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > grafiak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak, karaktereak > letrak, perpausa > harridura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.