Zein hurrenkeratan eman behar dira ohiren bidez osatutako perpaus ezezkoak? Ez da etorri ohi ala ez ohi da etorri?
<Ez ohi da etorri> da hurrenkera sarriena literatura-tradizioan: Jainkoa ez ohi da unatzen. Ez ohi da lan alferra izaten auzi ezagunak alde batetik eta bestetik ikusmiratzea [EH:ohi]. Hala ere, <ez ohi da etorri> hurrenkera ere erabili izan da eta erabiltzen da: Hori ez zen oso ontzat hartua izan ohi. Hartan jakinek ez dute egin ohi dudarik [OEH:ohi].
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > aditza
Unitate-mota: joskera > hitz-ordena
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.