Zuzena da, laguna etortzen denean esan ordez, laguna etorriko denean esatea?
Bai, zuzena da.
Horrelako esaldietan, tradizioko ohiko moldean, esaldi nagusiak ematen die geroko balioa horrelako perpausei Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 80. or., Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II, 418. or.: Patxi iristen denean hasiko gara bazkaltzen. Filma amaitzen denean, joan zaitez ohera.
Nolanahi ere, euskalki batzuetan, Iparraldekoetan batik bat, geroaldia ere erabili ohi da mendeko perpaus horietan (etorriko denean, egingo duenean eta abar, alegia): Ene ganat etorriko zarenean, ene barne guziak bozkarioz gaindi eginen du. Zer muturra egingo du ene ametsa jalgiko diodanean?
Ikus hau ere: "Denbora adieraztea: denean/dadinean, duenean/dezanean (etor dadinean, egin dezanean)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, perpausa > denbora
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.