Zuzenak al dira hiru esaldi hauek?
Polizia agertzeaz batera...
Polizia agertzearekin batera...
Polizia agertzearekin bat...
Hiru esaldi horiek zuzenak dira. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII, 124. or. liburukian daude aztertuta denborazko perpaus jokatugabeak, eta han jasotzen dira egitura horiek guztiak.
Aldiberekotasuna adierazteko, -tua(ga)z/-tzeaz batera/bat/batean erabiltzen dira mendebaldean:
Hau esanaz batera, dantzan hasi zen.
Neskatila ikusteaz bat, negar egin zuten gurasoek.
Beste hauek, berriz, gainerako euskalkietakoak dira: -tzearekin batera/bat/batean.
Hura sartzearekin batera, jauzika abiatu zen haurra.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adberbioak, hitzak > menderagailuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.