Badakit batasunerako zuzenak direla bideo-joko eta bideo joko; bideokamera; bideokasete; bideoklip; bideoklub; bideoteka; bideozaintza idazkerak. Baina zuzenak al dira bideo-arte eta bideo-instalazio formak?
[EH:bideo] sarreran ikus daitekeen bezala, bideo joko / bideo-joko moldeak zuzenak dira. Era berean dira zuzenak, beraz, bideo arte / bideo-arte eta bideo instalazio / bideo-instalazio.
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > maileguak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.