Euskara-Gaztelania-Euskara: ba al dago aditzen baliokidetasun-taularik edo eskemarik, adibidez, erdarazko pluscuamperfecto de subjuntivo euskaraz nola adierazi jakiteko?
Guk dakigula, ez dago halako korrespondentziak dituen gramatikarik. Hizkuntza bakoitzak bere erara antolatzen du aditz-sistema, eta, testuinguruen arabera, askotarikoak izan daitezke hizkuntza bateko aditz-forma baten ordainak beste hizkuntza batean. Oso zaila da, edo ezinezkoa, hizkuntza biren aditz-sistemen korrespondentzia automatikoak egitea (bereziki, gaztelaniaren eta euskararen artean dagoen aldea ikusita).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.