Gaztelaniaz eta frantsesez x idazten denean, euskaraz nola idatzi behar da: esaterako, extra ala estra?
Oro har, hitz-hasieran (xenofobia, xenon, xilofono…), bokal artean (sexu, sintaxi, taxi…), eta hitz-bukaeran (borax, torax, klimax…), x idazten da; kontsonante aurrean, s. Beraz, goiko adibidekoa, estra. Molde horretakoak dira, esaterako, hauek ere: estralurtar, estradizio, estrapolatu... Denak ikus daitezke [EH] hiztegian.
Bada salbuespen bat kontsonante aurrekoetan: h letraren aurrean, x idazten da. Adib.: exhibizionismo, exhibizionista.
Gogoan izan, bestalde, erdal extra- aurrizkia, batzuetan, <X + kanpoko> egituraz ordezka daitekeela euskaraz; esaterako, extrajudicial = judizioz kanpoko, estrajudizial; extraterritorial = lurraldez kanpoko… Hala ere, beste batzuetan ezin da ordezkatu edo ez da ordezkatzen, hala nola adjektiboei lotuta erabiltzen denean: estragozo, estralaster, estralabur…
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > maileguak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: afixuak > aurrizkiak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.