Zuzenak al dira bi esaldi hauek: aipatu zein diren ezaugarriak / aipatu zeintzuk diren ezaugarriak. Biak zuzenak?
Biak zuzenak dira. Bizkaieraz erabiltzen dira, batez ere, forma atzizkidun pluralak: nortzuk, zeintzuk, zertzuk. Euskaltzaindiak, ordea, nor, zein eta zer formei ematen die lehentasuna euskara baturako (ikus 11. araua).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.