Zuzenak al dira arazo batzuetaz, arazoetaz egiturak?
Ez. Kasu instrumentalean, pluraleko atzizkia -(e)z da (arazoez; *arazoetaz) [Euskera XXIV, 1979-2:633], eta batzuk hitzaren plurala batzuez da, ez *batzuetaz (12. araua: “Bat eta batzuk-en deklinabidea”).
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.