Zuzena al da Beste egunean ez zinen etorri esatea?
Ez. Okerra da erabilera hori (kalko baztergarria da), eta beste hauek dira zuzenak:
Lehengoan, ez zinen etorri.
Lehengo egunean, ez zinen etorri.
Aurrekoan, ez zinen etorri.
Aurreko egunean, ez zinen etorri.
Joan den egunean, ez zinen etorri.
Joan zen egunean, ez zinen etorri.
Orain hurrena, ez zinen etorri.
Orain hurrengoan, ez zinen etorri.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > kalko baztergarriak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, hitzak > kalko baztergarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.