Zuzenak al dira jendea kirolaz gozatzen da / jendeak kirolaz gozatzen du / jendeak kirola gozatzen du esaldiak? Hirurek esanahi bera al dute?
Hirurak zuzenak dira. [EH:gozatu] aditza da eta du aditz-erakoa denez, bi moldeetako erabilerak onartzen ditu. Hartara:
- Pare-parekoak dira lehen bi adibideak eta esanahi berekoak.
- Hirugarren adibideko kirola gozatzen du moldea ez da erabili izan tradizioan, eta bitxia gertatzen da. Tradizioan ageri den moldea da maitasuna, aberastasuna, errenta, etxea... gozatu.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.