Batasunerako onargarriak al dira bizkaierazko molde hauek: hau mutilau; honek mutilak esan du; hauek mutil guztiak; honek gizon guztiok?
Gai honetaz batasunerako dagoen erabaki bakarra 4. arauan jasotzen da. Hor, besteak beste, esaten da hau guz(t)iau eta hori guz(t)iori oso bidezkoak direla, baina ez ordea *gizonau modukoak.
Galderako egiturei buruz zera esan daiteke:
hau mutilau: Ez dago erabakita horrela idatz daitekeen.
honek mutilak esan du: Ez dago ezer erabakita, baina goikoaren egitura berari buruz ari bagara, izatekotan, honek mutilonek beharko luke.
hauek mutil guztiak: Mutil hauek guztiak erabili behar dela dio 4. arauak.
honek gizon guztiok: Gizon hauek guztiak egitura dago onartuta. Honek forma ez da zuzena euskara batuan pluraleko erabileretarako, lehen graduko NORK singularrari bakarrik baitagokio.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.