Hiztegi-kontu batek kezkatzen gaitu aspaldian. Zein hobetsi behar dugu: arazo ekonomikoa ala ekonomia-arazoa?; zergen aitorpena ala zerga-aitorpena?; ogasun forala ala foru-ogasuna?
Arazo hori hiztegi-kontua baino zabalagoa da.
a) Kontua ez da bata ALA bestea, baizik noiz bata ETA noiz bestea.
b) Erantzun erabatekorik nekez izango du auzi horrek, baina argibideren bat edo beste aurki liteke Euskaltzaindiaren arauetan:
b1) Ikus 25. arauan "Hitz elkartuen erabilpen-eremua" atala: "Baliabide indartsua da hitz-elkarketa (...) Askotan eta egoki balia daitekeen hitz-elkarketak ere baditu, ordea, bere mugak".
b2) Bestetik, 50. arauan: "Izenondoetan (...) ahal dela, maileguz hartutako erdal izenondoen ordez, hobe euskal egituraren araberako ordainak erabiltzea".
c) Hala ere, batzuetan, egokiagoa da erdal adjektiboa maileguan hartzea. Ikus hau: "adjektibo erreferentziala" (EBE).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.