Zuzenak al dira sentitu aditzaren hiru erabilera hauek?
1. Estu hartuta daukatela sentitzen du.
2. Faxisten biktima sentitzen da.
3. Gazterik sentitzen naiz.
Bai, zuzenak dira sentituren erabilera horiek, [EH:sentitu] aditza du eta da baita.
Pare bat ohar, hala ere:
a) Bigarrenean, gaizki legoke Faxisten biktima sentitzen du bere burua.
b) Hirugarrenean, gazte behar du, ez gazterik: Gazte sentitzen naiz.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.