Gaztelaniazko por si viene edo frantsesezko s’il/elle venait forma honela eman al daiteke euskaraz?: Ohartxo bat utziko diot badaezpada etortzen bada.
Galderan proposatutako forma ez da zuzena. Horren ordez, honako hauek izan daitezke adibidearen itzulpen egokiak:
Ohartxo bat utziko diot badaezpada (ere).
Ohartxo bat utziko diot(,) etortzen bada ere.
Ohartxo bat utziko diot, etor daiteke eta.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > adberbioak, joskera > esapideak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.