Non aurki ditzaket deklinabideko taula edo eskema orokorrak?
Euskara batuari buruzko lehen-lehen taulak hemen daude: [Euskera 24, 1979-2:633].
Gerora, beste liburu hauetan ere eman ditu Euskaltzaindiak taula orokorrak: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (Eranskina), 77. or., Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 405. or., Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 503. or. eta Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE), 509 or..
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.