Aditz laguntzaile baten aditz-modua indikatiboko iragana izanik, NOR hura denean eta NORK hark denean, zein dira bakoitzaren pertsona-markak? Adibidez, ahazten zuen eta eman zizkion adizkien kasuan.
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak II (EGLU II) liburukia osoki aditzari eskainia da, eta han dago horren erantzuna.
Adibidez, ahazten zuenen kasuan Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II, 184. or., z- da 3. pertsona ergatiboaren marka. Objektuak, berriz, absolutuak, ez du kasu horretan marka agerikorik.
Eman zizkionen kasuan Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II, 204. or., z- da 3. pertsona ergatiboaren marka, eta -o- objektuarena, 3. pertsona absolutuarena.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.