Zer egoeratan erabil daiteke zertan edo hartan esapidea?
Zertan edo hartan esapidea zerbaitetan esapidearen sinonimoa da. Zehazki, zer edo hura esapidea da, NON kasuan (zertan edo hartan), beste kasuetan ere izan daitekeen bezala (zeri edo hari, zeren edo haren, zertarik edo hartarik, zerez edo harez…).
Adibide hau dakar Euskaltzaindiaren Hiztegiak [EH:olgatu]: Gazteek zertan edo hartan olgatu behar dute.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > esapideak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak, joskera > esapideak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.