Forma hauek guztiak zuzenak dira?
a) Irakurri besterik ez duzu.
b) Irakurtzea besterik ez duzu.
c) Irakurri besterik ez duzu egin behar.
d) Irakurri baino ez duzu.
e) Irakurtzea baino ez duzu.
f) Irakurri baino ez duzu egin behar.
Bai, zuzenak dira guztiak. Egitura horietaz gain, beste bi hauek ere zuzenak dira:
Irakurtzea besterik ez duzu egin behar.
Irakurtzea baino ez duzu egin behar.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Salbuespena adieraztea: baino ez, baizik eta, besterik ez" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > partizipioa, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.