Inoiz, honako esaldi hauen antzekoak aurkitu izan ditugu: Nirekiko, horrek ez dauka ez hankarik ez bururik. Gure zalantza da nirekiko hori nire ustezen baliokidetzat har ote dezakegun.
Bai, badira erabilera horren agerpenak han eta hemen, Orotariko Euskal Hiztegian ikus daitekeen moduan: Nerekiko, urrengo auxe da egia, ta auzi ontako iltzea (Lizardi). Gizon aundi bat etorri zaigu mai ontara, nerekiko; / bestela nere aorik ez nuen onela irikiko (Uztapide).
Dena dela, erabiliagoa da nirekiko pentsatu/jardun/ esan... gisako moldea (aditzarekin doan moldea, alegia).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak, hitzak > izenak, joskera > esapideak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.