Ahoskera kontuan harturik eman omen da idaztaraua bait- partikularen kasuan (bainaiz, baikara, baitu…). Zergatik ez da horrela jokatu beste hainbatetan? Adibidez, behinik behin, batik bat, -z gero, seietan/seiretan, alde/-kalde eta beste hainbatekin.
2. arauan behin eta berriz esaten den bezala, bait- elkarturik idatzi behar dela erabakitzeko arrazoia ez da ahoskera izan, mendeetako tradizio idatzia baino.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ahoskera, ortografia > grafiak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: karaktereak > letrak, perpausa > kausa, prosodia > kontsonante-multzoak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.