Noiz esan daiteke mailegu bat zaharra dela (edo berria)? Nola jakin noiz den -sz- multzoa ala -z- soila? Edo noiz gorde j eta noiz egokitu mailegua g forman? Noiz du mailegu batek forma erabakigarria izateko adinako tradizioa?
Zaila da muga argia markatzea mailegu zaharren eta berrien artean. Zaharra da, oro har, euskarak aspalditik bereganatua duena, literaturan dokumentatua duguna eta abar.
Elkarren ondoko bi txistukariren kasuaz (-sz-, –ss-) edo g/j kontuaz, lehendik ere emanak ditu Euskaltzaindiak arau orokorrak (ikus Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak). Horrez gainera, Euskaltzaindiaren Hiztegian begiratu daiteke mailegu jakin bat nola idatzi behar den. Hor ikus daiteke g/j auzitan daudenean mailegu berriak g letraz idaztekoak direla, oro har. Bestalde, maileguak nola ahoskatu behar diren ere adierazia du Euskaltzaindiak (ikus Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua izeneko 87. araua).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ahoskera, lexikoa > maileguak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak, karaktereak > letrak, prosodia > hotsak, prosodia > silabak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.