Euskalki bat baino gehiagoko hitzak nahastea zilegi al da batasunean?
Engoitik alferrik da eta ez dut ezer galdetu gura. (oker)
Horrezkero alferrik da eta ez dut ezer itaundu gura. (zuzen)
Honezkero alferrik da eta ez dut ezer galdetu nahi. (zuzen)
Engoitik alferrik da eta ez dut deus galdetu nahi. (zuzen)
Apika, ur handiegitan sartu gara hemen; baina koherentzia testualak eta lexikalak ez ote dute euskalkiekin txukun antzean jokatzera behartzen?
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki, eta euskaltzaleen iritziak bereiz dabiltza. Batzuen iritziz, benetako batasuna hango eta hemengo hitzak eta egiturak nahasi erabiliz lortzen da. Beste batzuen ustez, ostera, hobe litzateke euskalkiak ez nahastea.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia
Unitate-mota: hitzak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.