Noiz erabili behar da marratxoa?: Uda oporrak / Uda-oporrak
Kasu horretan, bietara idatz daiteke, marratxoa aukeran baitago, Euskaltzaindiaren 25. arauan adierazten den bezala (eguzki-lore bezalako mendekotasunezko izen-elkarteak).
Nolanahi ere, euskarak badu hedatuagoa eta erabiliagoa den forma bat: udako oporrak.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.