Zein da erabilera zuzena: Lana ongi egitera behartu zuten ALA Lana ongi egiten behartu zuten / Ikustera behartu naute ALA Ikusten behartu naute?
Orotariko Euskal Hiztegiak dio [OEH:behartu] aditzaren erregimen hedatuena -t(z)era dela; alegia, adibideko Lana ongi egitera behartu zuten eta Ikustera behartu naute. Hala ere, -t(z)en ere erabili dute idazle batzuek.
Euskaltzaindiaren Hiztegiko behartu sarreran dauden adibideak -t(z)era moldekoak dira: Zorrak kitatzera behartu zuen aitak. Debekua haustera behartu nahi zuen.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > erregimena, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.