Zuzena al da ez zaitut EZTA ikusi ERE egin esaldia?
Era horretako egiturak enfasia adierazteko eta erregistro lagunartekoetan erabiltzen dira: Ez zaitut EZTA ikusi ERE egin. Ez zaitut EZTA ikusi ERE egin nahi.
EZTA … ERE egitura horrek jardunaren indar eta enfasia areagotzen du, ahoz, isilune eta tonu bereziak lagunduta. Idatzizko jardunean honela ikusten dira era horretako egiturak: Ez zaitut ikusi ere egin (nahi). Ikusi ere ez zaitut egin (nahi).
Kontsulta zehatzagoa egin nahi izanez gero, jo hona: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III, 35. or..
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > juntagailuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.