Zuzena al da ez ezik ezezko esaldietan erabiltzea? Adibidez: Ikusleek ez ezik, jokalariek ere ez dute parapentea ikusi jokalekura erori den arte.
Bai. Ez da maiztasun handiko esateko modua, baina zuzena da. Hona hemen, esate baterako, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiko bi lekuko, biak Koldo Mitxelenarenak: Zimenduetan ez ezik, ez zen paretetan artesiturik ageri. Euskaldunek (...) ez dituzte orain arte honen legeak bete; bete ez ezik, bai baitirudi haien berririk ere ez dutela izan.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.