Etziko/etzirako, geroko/gerorako, betiko/betirako, datorren urteko / datorren urterako bereiztearen aldeko iritziak azaldu dira, bi forma-sailak desberdinak direlakoan, eta biak ondo daudelakoan. Zuzenak al dira iritzi horiek?
Euskaltzaindiak 20. arauan emanak ditu ez bereiztearen aldeko arrazoiak: hain zuzen ere, idazleen erabilera eta deklinabideko egituratze formala: <adberbioa + -ko> (betiko, atzoko, etziko…). Araua, hala ere, ez da hain estua; betirako onartua dago Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta betiko adberbioaren ‘denboren bururaino’ adieraren sinonimoa da.
<adberbioa + -ko> araua (betiko, atzoko, etziko…), dena dela, molde horiei bakarrik dagokie; hortik kanpo geratzen da datorren urteko. Datorren urte <datorren urte + ko> / <datorren urte + ra + ko> ez da beti, atzo eta gisakoen adberbio-sintagma ([EH:betiko]-ren 3. adiera).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.