Nola idatzi behar da: Galesko Printzea / Galesko printzea?
Pertsonari buruz ari bagara, Galesko printzea (Espainiako erregea edo Frantziako lehendakaria bezala).
Leku-izenari buruz ari bagara, Galesko Printzearen uhartea. Toponimoaren atal espezifikoa letra larriz hasita (atal espezifikoa osatzen duten hitz nagusi guztien lehen letra larriz): Galesko Printzea. Eta atal generikoa letra xehez hasita: uhartea. Alegia, Galesko Printzea uhartea (halaxe izena du Alaskako uhartea denak). Antzera gertatzen da, adibidez, kale-izenetan: Deba ibaia da toponimoa, eta Deba Ibaiaren kalea da odonimoa.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.