Egokia al da harridura-marka bat baino gehiago jartzea?: Bai neska polita! / Bai neska polita!!!
Euskaltzaindiak ez du puntuazio-markei buruzko araurik eman.
Badira, hala ere, ohitura hedatu batzuk, bai literaturan, bai gainerako idazketa-esparruetan ere, eta, horien arabera, testu formaletan ez bezala, nahiko ohikoa da, enfasiaren indarraren adierazle, harridura-marka bat baino gehiago jartzea testu literarioetan eta adierazkorretan.
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: ortografia > marka tipografikoak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: karaktereak > markak, perpausa > harridura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.