Euskaltzaindiaren Hiztegian, marketin eta catering ageri dira, ezberdin idatzita. Ez al zen zentzuzkoagoa izango biek bukaera bera izatea?
Mailegu berriek egokitze-prozesu bat izaten dute beti hizkuntza guztietan; alegia, denbora bat izan behar izaten dute hizkuntza batetik bestera egokitzeko. Halaxe gertatzen da euskaran ere azken urteotan ingelesezko mailegu berriekin: egokitze-prozesuan daude.
-Batzuk jada Euskaltzaindiaren Hiztegian integratuak ageri dira (euskal hitzak dira, beraz), baina asimilazio-fase ezberdinean daude. Hiru moldetara ageri dira hiztegian [EH]:
- euskal grafiara erabat moldatuak: marketin, driblin, budin (puding)...
- euskal grafian eta ingeles-grafian, bietan, emanak (hizkuntza bakoitzaren idazte-moldeko letrekin, jakina): esmokin/smoking, kanpin/camping…
- ingeles-grafian emanak: holding, parking, ranking, ring, ping-pong, catering...
- Badira, bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegian oraindik ageri ez diren berri-berriak ere; horiek ingeles-grafian eman ohi dira: bullying, zapping...
Oharra: Egokitzapen-mailak zertan diren jakin nahi izanez gero, Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokiak badu tresna bat konparazio-bilaketak egiteko. Aipatzen diren bi kasuetan emaitzak hauek dira:
Garbi ikusten da egokitzapen-mailak ez direla parekoak.
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > maileguak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.