1 m (metro bat) esapidean zenbakia neurriaren aurrean idatzi ohi da; adibidez, 1 metro oihal. Substantiboa neurria ez denean ere berdin idatzi behar al da? Adibidez: 1 lagun...
Euskaltzaindiak arautu gabeko auzia da, baina badira ohitura errotu batzuk.
Joskera normalean ―idazkera ez-sinbolikoan― ez da egokia formulazio hori (*bat lagun ikusi dut). Baina koadro, zutabe, zerrenda eta tankerakoetan, unitate modura bistaratu edo ikusarazi nahi denean, oso praktikoa da eta zilegizkoa.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > sinboloak/ikurrak, ortografia > zenbakiak
Unitate-mota: joskera > hitz-ordena, karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.