Idazki batean data jartzean, zelan idatzi behar da: Gasteiz ala Vitoria-Gasteiz? Ala bi erak dira zuzenak?
Vitoriaren euskal era arautua Gasteiz da. Izen ofiziala, berriz, Vitoria-Gasteiz da. Gure gomendioa da gaztelaniazko testuetan Vitoria erabiltzea eta euskarazkoetan Gasteiz.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.