Haragiaren nolakotasunari dagokionez, haragi samurra ala haragi biguna da erabilera zuzena?
Euskaltzaindiaren Hiztegiko adiera eta adibideak aztertuta ―[EH:samur], [EH:bigun]―, haragi samur moldearen alde ageri da hura, eta, hain justu, adibide ere bada bertan: haragi samurra. Orotariko Euskal Hiztegia aztertuta ere, tradizioko joera samur adjektiboaren aldekoa da (behin bakarrik aurkitu dugu haragi bigun).
Adierazgarria da, bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegian, [EH:bigun] sarreraren adibide batean, hitz-bikote hauek egiten direla ikustea (bata bestearen antonimo dira): zail/samur, gogor/bigun. Zail eta samurrak, bigun eta gogorrak.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.