Zuzena al da irrikitan adberbioa?
Irrikitan hitza ez da oraingoz bildu Euskaltzaindiaren Hiztegian; [EH:irrikaz] eta [EH:irrikan] ageri dira. Orotariko Euskal Hiztegian ere ez da ageri. Ezta hiztegi elebidunetan ere (Elhuyar Hiztegian eta Adorezen ageri bada ere, irrikan hitzera bidaltzen dute). Hala ere, erabili, erabiltzen da irrikitan forma, nahiz, idatzian, irrikan eta irrikaz nabarmen gehiago erabiltzen diren.
Zuzentasunari dagokionez, ezin da esan irrikitan gaizki eratua denik; Orotariko Euskal Hiztegian ageri den [OEH:irriki] hitzari euskaraz adberbioak sortzeko baliatzen den -tan atzizkia egoki lot dakioke, beste hauetan bezala: dudatan, egiatan, luzamendutan…
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.