Nola esan behar da: buruko kalkulua ala buruzko kalkulua?
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horri buruz, eta ez du gai hori eztabaidatu.
Lau modutara ikusten da gaur egun esapide hori: buru-kalkulu, buruko kalkulu, buruzko kalkulu, eta kalkulu mental (mental adjektiboa ere jasotzen baitu Euskaltzaindiaren Hiztegiak [EH:mental]. Gaur egungo hiztegi nagusiek lau moldeei irekitzen dizkiete ateak.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.