Zientzian unitateen laburdurak nola idatzi behar dira: letra larriz ala xehez? Esaterako: 2L ur ala 2l ur?
Litroaren sinboloari dagokionez, bi moldeak dira onargarriak; alegia, larriz eta xehez idatz daiteke sinboloa: 2 L ur edo 2 l ur. Hala dago jasoa Euskaltzaindiaren 197. arauan.
Litroaren sinboloa da bi modutan idatz daitekeen bakarra (L zein l), nazioartean hala erabakirik.
Oro har, neurri-izenak adierazteko, nazioarteko sinbolo estandarrak erabili behar dira. Batzuk letra xehez idazten dira (adibidez, m metroaren sinboloa da), beste batzuk larriz (adibidez, V voltaren sinboloa da) eta beste batzuk letra xehe eta larri bana dutela (adibidez, Hz hertzaren sinboloa da); eta denak idazten dira zenbakiaren ondoren hutsunea dutela eta sinboloa punturik gabe.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > maiuskulak/minuskulak, ortografia > sinboloak/ikurrak
Unitate-mota: karaktereak > letrak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.