JAGONET galde-erantzunak

Begirunezko tratamenduak: eskerrak ematea eta erantzunak

1) Eskerrak emateko, molde hauetako zein dago ondo?

- Eskerrak

- Ez dago eskerrik (nire lagun baten familian betidanik esan dute horrela, eta nire kolkorako pentsatu izan dut "ez dago eskerrak eman beharrik" esaldiaren laburtzea izango zela...).

- Eskerrik (hau bakarrik sakelakoetan ikusten da, laburtzeko asmoz...)

2) Norbait aurkezten dizutenean, kortesiazko zein esaldi dira egokiak? Gisa honetakoetan, esaterako: Pozten naiz (zu ezagutzeaz), urte askotarako…?

Eta erantzuteko?: berdin?, eskerrik asko? … Balio al du berdin esateak?

1. a) Eskerrak emateko erabiltzen diren esapideetan:

- Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez, eskerrak formula edo esapidea erabil daiteke eskerrik askoren balioarekin [EH:eskerrak1], nahiz erabilera nahiko mugatua duen.

- Ez da(go) eskerrik (eta aldaera duen Ez da(go) eskerrik horregatik) esapidea ere erabiltzen da eskerrik askoren balioarekin. Litekeena da laburtze baten ondorioa izatea.

- *Eskerrik (eskerrik askoren edo eskerrik anitzen laburtzapena) ez da egokia eta ez zuzena ere. ("eskerrik asko (*eskerrikasko, *eskerrik)" (EBE))

Dena dela, eskerrak eman nahi direnean, esapide hauek erabiltzen dira eskuarki:

Eskerrik asko! / Eskerrik anitz!

Eskerrik asko denagatik!

Mila esker! / Milesker! / Esker mila!

b) Eta esker horiei erantzuteko, beste hauek erabili ohi dira gehienbat:

Ez horregatik!

Ez dago zergatik! Ez da ezergatik!

Ez da ezer! / Ez da ezer ere! / Ez da deus ere!

Baita zuri ere!

Ez da zeren! Ez du zeren!

Ez da(go) zeri! Ez da(go) zerik!

Ez da gauza asko!

2. a) Norbait aurkeztu eta hari erantzuteko egokiak dira Pozten naiz. Urte askotarako! Urte askoan! esapideak. Eta baita beste hauek ere:

...(norberaren izena + naiz). Pozten nau zu ezagutzeak!

Baneukan zu ezagutzeko gogoa!

b) Eta aurkezpen horri erantzuteko:

Berdin!

Baita nik ere!

 

Zalantza-mota: sintaxia > esapideak

Unitate-mota: joskera > esapideak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper