Normalean, 1.200 idazten dugu, puntuarekin. Jakin nahi dut puntuaren ordez hutsunea erabil daitekeen:1 200.
Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman kontu horretaz, eta, gaur-gaurkoz, izenburuan ageri diren hiru aukerak zilegizkotzat ematen dira:
1.200: Horixe izan da eta da orain arteko joera nagusia gure artean.
1 200: Nazioarteko arauek (ISO/IEC 80000; SI/ISO 31-0) hutsunearen alde egiten dute.
1200: Lau zifrako zenbakietan, ohikoa da puntua ez jartzea eta hutsunerik gabe ematea.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > puntuazioa, ortografia > zenbakiak
Unitate-mota: karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.