JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: leku-izenak eta aditz eratorriak (Errusiakotu, Errusiaratu, errusiartu…)

Zuzenak al dira ondorengo formak?

a) errusiakotu (Errusiakoa egin / bihurtu) [letra larriz ala xehez?]

b) errusiakotasun (Errusiakoa izatearen nolakotasuna) [letra larriz ala xehez?]

c) errusiaratu (Errusiara joan, bidali) [letra larriz ala xehez?]

d) errusiartu (errusiarra egin / bihurtu)

e) errusiartasun (errusiarra izatearen nolakotasuna)

f) errusieradun (errusieraz dakiena)

g) errusieratu (errusierara itzuli)

Gauza bera egin al dezakegu gainontzeko herritar-, hizkuntza- eta leku-izenekin? Esaterako: bilbokotu, bilbokotasun, bilboratu, bilbotartu, bilbotartasun, ameriketaratu, ameriketakotu, amerikartu, amerikartasun, eta abar.

a) eta b) motakoak gramatikalki posibleak dira, baina ez dira erabiltzen. Erabiltzekotan, letra larriz hasita, leku-izenaren gainean eraikitzen baitira.

Horiek ez baizik errusiartu eta errusiartasun erabiltzen dira.

c) motakoak gramatikalak dira, eta erabili egiten dira. Leku-izenaren gainean eraikitzen direnak letra larriz idazten dira: Nafarroaratu, Espainiaratu, Frantziaratu, Ameriketaratu...

d) motakoak gramatikalak dira, eta erabili egiten dira. Letra xehez hasita idazten dira, ar amaierako izen arruntaren gainean eraikitzen direlako. Euskaltzaindiaren Hiztegikoak dira adibide hauek: erromatartu, espainiartu, europartu.

e) motakoak gramatikalak dira, eta erabili egiten dira. Letra xehez hasita idazten dira. Euskaltzaindiaren Hiztegikoak dira adibide hauek: espainiartasun, europartasun, nafartasun.

f) motakoak gramatikalak dira, eta erabili egiten dira halako hizkuntzako hiztuna adierazteko (ingelesdun, gaztelaniadun, italieradun...). [EH:euskaradun]. Letra xehez hasita idazten dira.

g) motakoak gramatikalak dira, eta erabili egiten dira. Letra xehez hasita idazten dira. Euskaltzaindiaren Hiztegikoak dira adibide hauek: erdaratu, euskaratu, gipuzkeratu.

Horretara, honela emango genituzke galderako azken paragrafoko adibideak:

bilbokotu: ?

bilbokotasun: ?

bilboratu: > Bilboratu

bilbotartu: bai

bilbotartasun: bai

ameriketaratu: > Ameriketaratu

ameriketakotu: ?

amerikartu: bai

amerikartasun: bai

 

Data: 2022-03-29

Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > hitz eratorriak, izen bereziak > leku-izenak, ortografia > maiuskulak/minuskulak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper