Nola da "lege-gordailu" hitzen laburtzapena: larriz eta puntuekin (L.G.) ala punturik gabe (LG)? Eta posta-kodearen laburdura?
L.G. da idazkera egokia, Euskaltzaindiaren 196. arauan jasoa dagoenez. Hau da, laburduratzat hartzen du Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, jartzekoak dira puntuak, laburdura guztietan bezala. Gainera, bi letrak larriz idatzi behar dira.
Laburdura letra larriz edo xehez idaztea laburtutako hitzen araberakoa da, baina ez beti.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > laburdurak, ortografia > siglak/akronimoak
Unitate-mota: hitzak > siglak, karaktereak > laburtzapenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.